Getxoko Udalak udalerrian urte luzeetan zehar aisialdi hezigarriaren esparruan lanean ibili diren eta dabiltzan 17 erakunderen lana aitortu zuen atzo. Itzubaltzeta / Romoko Gobelaurreko udal lokaletan izandako ekitaldian, Koldo Iturbe Euskara, Kultura eta Gazteria arloko zinegotziak Aixerrotaren oroigarri bana eman zien, “Getxoko gazteen alde egindako lana eskertzeko” idazkuna zuena. Hezkuntza alorrean eta gizartea eraldatzeko egindako lana eskertzeko hitz batzuk zuzendu zizkien. Omenaldia jaso zuten elkarteak, honako hauek izan ziren: Bizarra Lepoan Euskara Elkartea, Club Ibaiondo, Eskubeltz Eskaut Taldea, Gaztetasuna Taldea, Adimen-urritasuna duten Pertsonen aldeko Uribe Costa Elkartea, Ziztu Bizian Eskaut Taldea, Algortako Gaztetxoak, Irutasun Kultur Elkartea, Negubide Elkartea, Algortako Eskaut Taldea, Galea Elkartea, Itxartu Mendigoizale Taldea, Itxas Argia Mendi Taldea, Etorkizuna Mendi Taldea, Andra Mari Mendi Taldea, Gazteen Gurutze Gorria eta Aisibizia Elkartea. Ekitaldia amaitu ondoren, bertara bildutakoei mokadutxoa eskaini zieten. Argazkian, Koldo Iturbe elkarteetako ordezkariekin atzoko ekitaldian / © Getxoko Udala.