Abenduaren 2rako, igandea, berbalagunentzako txango berri bat antolatu dute Sopelako Aitxu!, Berbots Erandion Euskaraz! eta Egizu Getxo Euskaldun! elkarteek. Oraingo honetan, Uribe Kostako dorretxeak (Erandioko Martiartu dorrea, Leioako Ondiz dorrea eta Berangoko Basagoti eta Otxandategi dorreak) bisitatuko dituzte, Unai Aurrekoetxea Fernandez arkeologo eta historialari leioaztarraren eskutik. Autobusez egingo dute joan-etorria: Sopelako elizaren aurrean 09:00etan jarri dute hitzordua; 09:15ean Algortako Telepizzan; eta 09:30ean Erandioko metro geltokian. Horrenbestez, aldez aurretik eman beharko da izena Sopelan (
aitxuizuba[abildua]gmail.com / 603 894 364), Erandion (
berbots[abildua]gmail.com) edo Getxon (
egizugetxo[abildua]gmail.com / 619 935 541 / 616 885 165). Autobusa 3 eurotan izango autobusa eta umeek ez dute ordaindu behar izango. Argazkian, Martiartuko dorrea / © Erandioko Udala.