Kontzentrazioekin batera, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Mankomunitateko udalek eta emakumeen elkarteek. Besteak beste, ondoko hauek:
Barrika
Azaroak 24, zapatua
18:00 "Te doy mis ojos" (Iciar Bollaín) zineforuma, Ander Deuna kultur aretoan (Goierri). Filmaren proiekzioaren ostean, taldeko tertulia edota hizketaldia tematikaren inguruan.
Berango
Azaroak 23, ostirala
19:00 Impromptu taldearen "Zinea eta musika" kontzertua, Berango Antzokian. Sarrera: euro bat. Soinu bandei eta konpositoreei buruzko emanaldia izango da. Ikerne Goikoetxea artista
polifazetikoak eta Ana Ispizua biolontxelo joleak hartuko dute parte.
Azaroak 25, igandea
18:30 Torpedo Level taldearen “Amor y Desamor” antzezlana Berango Antzokian. Sarrera doan. Harremanetan dagoen indarkeriari buruzko gogoeta, umorez kontatua, baina inguruan dugun errealitatea ahaztu gabe.
Azaroak 30, ostirala
19:00 “Tengo ganas de ti pero, ¿qué pasa conmigo?” hitzaldia Berango Antzokian. Sarrera doan. 12 urtetik gorako gazteei eta gurasoei zuzenduta. Ianire Estebanez “Mi novio me controla lo normal” blogaren egilea da, eta ikuspegi berri batetik aztertuko ditu gaur eguneko pelikulak, abestiak, bideoklipak…
Gorliz
Azaroak 24, larunbata
19:00 "Amor y Desamor" antzezlana Sertutxenean.
Sopela
Azaroak 24, larunbata
20:00 “Damas, señoras y mujeres” antzezlana Kurtzio kultur etxean. Sarrera doan.
Azaroak 25, igandea
18:00 Elkarretaratzearen ondoren, egun horretarako adostutako manifestua irakurri eta “La mujer sola” bakarrizketa antzeztuko da, udaletxeko hallean, Ana Plazaren eskutik. Bakarrizketa honen testua Dario Fo eta Franca Rames-ena da.