Etxean da Unax Cañibano ume leioaztarra

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko aza. 23a, 18:23

Unax Cañibano, sendaezina zirudien gaixotasun arraroa zuen eta Boston Children's Hospital (AEB) zentroan ebakuntza egin zioten Leioako 8 urteko umea, etxean da dagoeneko. Gaur goizean iritsi da Loiuko aireportura, asteartean senda-agiria jaso eta gero. "Gogo handiak genituen gaurko eguna heltzeko, egun zoriontsua da senideentzat, lagunentzat eta Unaxen kasua bere egin duten pertsona guztientzat", adierazi du bere osaba Aitor Cañibanok, Radio Euskadiko mikrofonoetan. Senideak eskertu egin du herritarren, pertsonaia ospetsuen eta hedabideen elkartasuna, eta denen ekarpenei esker, tratamendua "gutxi gorabehera" ordaintzeko beste dutela gaineratu du. Faktura espero baino garestiagoa izango da, "230.000-240.000 euro ingurukoa", hasieran 200.000 euro aurrez ikusi bazuten ere. Argazkia: © Unax Decorazon.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun