Ereagako igogailua berriro ere geldi lotuko da

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko aza. 25a, 00:56

Algortako Maria Kristina parkea eta Ereaga hondartza arteko igogailua behin-behinean itxiko du astelehenetik, hilak 26, ostegunera. Enegarren aldia izango da "egin beharreko mantentze-lanak direla-eta" zerbitzua etengo dena zazpi urte t'erdi eskas duen azpiegitura horretan. Gainera, egiteko beharren tamaina aurreikusita, itxiera ostegunera arte luzatuko da, bitartean igogailua ez dela ibiliko, Getxoko Udalak iragarri bezala. Hori dela eta, "sor daitezkeen eragozpenengatik" barkamena eskatu du Getxoko Udalak. Igogailuak hainbat matxura izan du azken urteotan eta aurretik komunikatu gabe ateak itxi behar izan ditu horietako batzuetan. Halere, kasu honetan Udalak dio "urtean birritan" egiten diren mantentze lanak burutzeko izango dela itxiera. Argazkian, Ereagako igogailua.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun