23.000 lagunek bisitatu dute atzo bertan amaitu zen
Getxoko 11. Komiki Azoka. Hiru egunez, zaleek jarduera anitzez gozatzeko eta izen handiko egileak ezagutzeko aukera izan dute. Merkatari gunean 60 saltoki egon dira eta salmenta onak izan dira,
Getxoko Kultur Etxeak adierazi duenez. Aurtengo azokan nabarmentzekoa da Eddi Campbell eta Miguelanxo Pradoren parte-hartzea, egile ospetsu horiek beren azken lanak aurkeztu baitituzte: "Mi libro sobre el dinero" eta "Ardalén", hurrenez hurren. Komikigile horiez gain, iazko Komiki Sari Nazionalaren irabazlea, Santiago Valenzuela, eta aurtengoa, Alfonso Zapico egon dira. Azken horrek "Dublinés" lanaz baliatuta eskuratu du saria. Max, Albert Monteys, Teresa Valero, Marika, Hernán Migoya, Javier de Isusi, Mauro Entrialgo, Larri, Ata eta Abarrots egileek ere parte hartu dute azokan. Argazkian, Getxoko Komiki Azoka jendez lepo aurreko edizio batean / © Getxoko Kultur Etxea.