"Ez jolastu nire lan-ordu eta soldatarekin.
Osakidetza publiko eta gardena” lelopean, gaur Gasteizko Santiago ospitalean buruturiko mobilizazioa abian izango diren ekimen ezberdinetariko lehena izan da. Horien helburua zera da: "EAJren Gobernuari zein Osakidetzako zuzendaritzari exijitzea abenduko zein ekaineko ordainsaria ordain ditzaten eta lan-ordu kopurua ez igotzeko 37,5 ordura astean",
LABek adierazi duenez. Horretarako, kanpaina horren barruan zentroz zentroko mobilizazioak burutuko dira, erabiltzaileei informazioa helaraziz, sinadurak jaso eta abenduaren 20an zentroetan tinkotasunez erantzuteko eta mobilizatzeko eguna antolatu. Dena lan-baldintza duinak eta gure osasun sistema publikoa defendatze aldera. Uribe Kosta eta Erandion hamaika osasun etxe dauzka Osakidetzak: hurrenez hurren, Alango (Algorta), Bidezabal (Algorta), Astrabudua, Berango, Altzaga, Gorliz, Areeta, Leioa, Plentzia, Sopela eta Urdulizen. Horretaz gain, Andraka (Lemoiz), Armintza, Barrika, Erandio Landa, Lemoizen dago kontsultategi bana; Gorlizen ospitalea; eta, Algortan, Uribe osasun mentaleko zentroa. Argazkian, 2011ko urtarrilaren 24an, Bizkaiko Etengabeko Atentzio Guneetako (EAG) 60 bat langile egin zuten elkarretaratzea Algortako Alango kaleko anbulatorio aurrean, egunotan deituak zituzten lanuzteen barruan.