Joan den ostegunean ospatu zen Leioako Eguna Artatza jauregian. Hori baliatuz, "udalerrian nabarmen lan egin" duten erakunde edo pertsonei omenaldi publikoa eskaini nahi izan zien Leioako Udalak. Aurten sariduna Andrak emakumeen elkarte sozio-kulturala izan da, udalerriko emakumezkoekiko erakusten duten arduragatik. Andrak elkartea orain dela 22 urte jaio zen Leioako Emakumeen Sustatze Zentroan, nagusien prestakuntza akademikotik harago zihoan kezka bati erantzuna eman nahian. Hori dela eta, helburu zehatz batzuekin sortutako taldea eratu zen: emakumea gizarte eta kultura eremura sartzen laguntzea eta sustatzea; emakumeek beren interesen araberako eskaintza erakargarri bat izateko bideak bilatzea; nagusien hezkuntza iraunkorra errealitate izaten lortzea; eta emakumeen parte-hartze eta giza integrazioa eremu honetan handitzea, eremu beraren ongizatean eragin positiboa izan dezan. Argazkian, Andrak elkarteko kideak saria eskuan / © Leioako Udala.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!