Ertzaintzak 39 urteko gizon bat atxilo hartu zuen pasa den larunbateko goizaldean Areetan, sesio batean beste gizonezko bati eraso egin ziolakoan. Neguriko Ertzain-etxeko poliziek goizeko 3:20ak aldera jaso zuten borrokaldi baten berri eman zien deia. Handik gutxira, hainbat patruila bertaratu eta "istilua geratzea lortu" zutela zabaldu du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak. Ondoren, gertatutakoa argitzen saiatu ziren ertzainak. Gizon batek kolpe eta zauri bana zeukan bere bekain baten gainean, "balizko botilakada batek eraginda", ertzainen ustez. Poliziek zenbait pertsona identifikatu zuten erasoaldietan nahasita zeudelakoan edo horien lekuko izan zirelako. Buruan kolpea zeukan gizona eta emakume bat osasun zentroetara eraman behar izan zituzten anbulantziaz, arreta medikua jaso zezaten. Azkenik, 39 urteko gizona atxilotu zuten ertzainek, gizon zaurituari eraso egin eta lesioak eragin izana leporatuta.