Aitzitik, guk ez dakigu zer egin, ez dakigu nola jokatu. Salaketa ipiniz gero, beraiek salatzailearen kontrako salaketa jarriko dute, eta termino judizialetan euren hitzek gureen pisu bikoitza daukate. Buru-gogor jarri eta gaztetxea miatzeko agindu bat behar dutela errepikatzea, euren porren laztan goxoak jasotzeko dei bat egitearen pareko ekintza da. Ez dakigu noren babespean egin ditzaketen horrelako barrabaskeriak, hona etorri eta inolako azalpenik eman gabe eta zigorgabetasun osoz kaleko begiradetatik at gelditzen diren umiliazioak gauzatzeko indarra nondik ateratzen duten. Umiliatu egiten gaituzte, eta 24 urtez Gasteizko gazteekin egindako lana eta jartzen ditugun gogoak ezdeusean uzten dituzte ekintza hauen bidez.
Hala eta guztiz ere, aurrera ateratzen dugun proiektu honetan sinismen osoa daukagu, eta honelako indar erakustaldiekin, ez gaituzte kikiltzen. Are gehiago, gogo berriz jaikiarazten gaituzte hurrengo goizetan, egiten duguna norabide onean dagoela baino ez digute argi uzten.
Beste behin argi eta garbi gaztetxean poliziarik ez dugula nahi esan beharrean gaude. Beraien erabakien erantzukizuna ezin da ezerezean geratu, bada garaia zigorgabetasun polizialari aurre egiteko.
Gasteizko Gaztetxeko Gazte Asanblada