"Ez dute inkestarik nahi, ez dute herri-kontsultarik nahi, eta noski, ez dute auzokideen parte-hartzerik nahi. Desinformatua dagoen herria nahi dute, isilarazia, protesta edo kritikarik egiten ez duen herria", salatu du Berangoko Bilduk. Hala ere, jelkideek "esfortzuak antzuak" direla ohartarazi dute koaliziokoek: "Auzokideak isilarazten saiatzen diren arren, Udal garden eta parte-hartzaile baten alde lanean jarraituko dugu, auzokideei ahotsa emanez".
Beraz, "orain inoiz baino gehiago", auzokideak animatu dituzte inkestak betetzera, eta honako helbideetan uztera:
- Berangoko 3. Posta Kodea (Sabino Arana kaleko Correos-eko egoitzan edo zuzenean bertako postontzian).
- Udaletxeko postontzia.
- Sei Herri herriko taberna, asteburuetan.
- E-posta helbidea: berango[abildua]bildu.info
- Eskura emanez zuzenean Bilduko kideei.
Azken egunetan