Afrikan emakumeek jasaten duten biolentziaren inguruko hitzaldi eta bideoak emango dituzte bihar Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko aza. 26a, 22:39

Azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna izan zenez, biharko, azaroak 27, “Las luchas por el derecho a una vida libre de violencia y por los derechos sexuales y reproductivos” izenburuko hitzaldia antolatu du Medicusmundi Bizkaia elkarteak, Leioako Udalaren laguntzarekin. Hitzordua 19:30ean izango da Kultur Leioako prentsa gelan. Solasaldian, Guinea Bissauko egoeraren berri emango du Maria Viadero ikertzaile feminista eta genero eta garapenean adituak. Afrikako errealitatea ezagutzeko aukera izango dute bildutakoek, eta horri lotuta hainbat bideo labur proiektatuko dituzte. Argazkian, hiru emakume Guinea Bissaun / cc-by gaborbasch.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun