Carles Castellanos i Llorenç
Assemblea Nacional Catalana edo Biltzar Nazional Katalanaren presidenteordea bihar, asteartea, mintzatuko da Algortan, "Katalanen Biltzar Nazionala... eta gurea?" izeneko mahai-inguruan. Hitzordua Villamonte kaleko kultur etxean, arratsaldeko 7etan, jarri du
Ikasketa Bolibartarrak elkarteak, mahaian Tomas Urzainki Mina
Nabarraldeko kidea eta Itxaso Paya aurkezlea ere izango direla. Carles Castellanos Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakaslea, idazlea eta itzultzailea izateaz gain, militante independentista ezaguna da. 1960an, 18 urterekin, Front Nacional de Catalunya-n sartu zen. Handik aurrera, mugimendu independentistako hainbat erakundetan parte hartu du, hala nola, PSAN, PSAN-Provisional, IPC, eta abar. Moviment de Defensa de la Terra-ko buruzagietako bat bilakatu da eta hizkuntz eta kulturgintzan eskarmentua dauka. Iazko apirilean burutu zen Estatu propioaren aldeko Nazio Konferentzian Kontseilu Iraunkorreko kide hautatu zuten. Urtebeteko lanaren ostean, pasa den martxoan, 1.500 lagunek Biltzar Nazional Katalana erakunde zibila eta alderdietatik independentea abiatu eta horrek milioi bat lagun batu zuen pasa den irailaren 11ko Diadarako deia egin zuten. Argazkian, Diadako irudi bat / cc-by-nc Gemma Cascón - Assemblea.cat.