Ibilbidean zehar 3 kontrol egongo dira eta batean, hamaiketakoa hartzeko parada izango da bertan denbora geratuko delarik. Giharrak berotu ostean, parte hartzaileentzat entsalada, indabak, postrea, kafea eta patxarana izango dira frontoian, 5 euroren truke (umeak doan). Hala ere, ibilbidea egin ez duenak ere herri bazkarian parte har dezake, beste guztiak bezala bazkariko txartela ordainduz. Bazkal aurretik, dena den, txalaparta tailerra izango da umeentzat UKTEST taldearen eskutik. Era berean, nahiago duenak Olentzeroren eskulan bat egiteko aukera izango du. Biak ala biak frontoi alboan egingo dituzte.
Bazkalostean, Erdizka Lauetan taldeak girotuko du frontoia, dantza errazak ikasteko eta atakak mugitzeko aukera emanez. Bitartean, 16:00etatik 17:00etara, Berangoeta kultur etxean umeentzako film emanaldia izango da. Sari banaketa, ordea, frontoian egingo da arratsaldeko 18:30ak aldera.
Egitaraua
• 8:15ean, nagusien izen-ematea (bikoteka).
• 9:00etan, nagusien irteera (bikoteka).
• 9:00etan, txikien izen-ematea (bikoteka)
• 9:00etan, txikien irteera (bikoteka).
• 12:30ean, txalaparta tailerra eta Olentzeroren eskulanak frontoi alboan.
• Eguerdian, bazkaria frontoian (nagusientzat 5 eurotan eta txikientzat doan).
• 16:00etan, film-emanaldia Berangoeta kultur etxean.
• 18:30ean, sari banaketa.