Irailaren 29an ehunaka gazte batu ziren Zarautzen ezker abertzaleko gazte antolakunde berri bat sortzea helburu izango duen
Gazte Zukgua, prozesu eratzailea aurkezteko. Norbanakotik kolektibora jauzi egiteko "zukuan" murgildu ziren udaran zehar 200 herritako 800 neska-mutil inguru, eta egindako hausnarketak gainontzeko gazteekin partekatzeko ordua iritsita, guztien artean Euskal Estatu Sozialista lortzea helburu izango duen gazte antolakunde berria eratzeari ekin diote. Martxoaren 2a bitartean burutuko dituzte eztabaidak eta Uribe Kosta eta Erandion ere horretan dabiltza. Baina, eztabaidez gain, bestelako ekimenak dituzte eskuartean. Besteak beste, urdaiazpikoz, txorizoaz, gaztaz, ardo beltzaz, txakolinaz, marmeladaz... osatutako otzara zozketatuko du abenduaren 22an Leioako Gazte Zukguak, Kurkudi herriko tabernan. Dagoeneko txartelak saltzen ari dira, euro baten truke. Argazkian, eskualde mailako aurkezpen jaialdia Erandioko Kalezulo gaztetxean egin zuen Gazte Zukguak, urriaren 6an.