"Barrura begiratzeko leihoak" dokumentala aste honetan helduko da Uribe Kostara

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko aza. 27a, 19:53

Bost euskal preso politikori buruzko "Barrura begiratzeko leihoak" dokumentala ikusteko aukera izango da eskualdeko hainbat txokotan, aste honetan. Zinez ekoiztetxeak iragarri duenez, bihar, asteazkena, Leioako eta Erandioko campusean proiektatuko dute. Hitzordua 12:00etan jarri dute areto nagusian. Ostegunean, berriz, Plentzian egongo da ikusgai, 19:00etatik aurrera, Goñi Portal kultur etxean. Bestalde, Algortako Herrira bilguneak Areetako Andres Isasi musika eskola hartu du igande honetarako, abenduak 2, Getxo udalerrian ere "Barrura begiratzeko leihoak" dokumentala estreinatzeko asmoz. Hitzordua eguerdiko 12etan izango da eta sarrerak 3 euroko salneurria izango du (11:00etatik aurrera salgai). Proiekzioa euskaraz izango da, gaztelaniazko azpidatziekin. Dagoeneko abenduan sartuta, Itzubaltzeta / Romon hilaren 14an emango dute dokumentala, tokiko kultur etxean; eta Sopelan 27an Kurtzion. Biak ala biak 19:30ean. Argazkian, dokumentalaren zuzendariak (Mireia Gabilondo, Txaber Larreategi, Eneko Olasagasti, Enara Goikoetxea eta Josu Martinez) irailaren 10ean Donostiako Victoria Eugenia Antzokian egindako aurkezpenean / © Zinez.

"Barrura begiratzeko leihoak" dokumentalak oihartzun handia izan du Donostiako Zinemaldiaren inguruan estreinatu zenetik. Batetik, proiektua debekatzea eskatu zuen Espainiako Gobernuko Ordezkaritzak eta Espainiako Auzitegi Nazionalak diligentziak zabaldu zituen eta, beste aldetik, kritika eta publikoaren artean arrakasta oso zabala izan duelako: filmaren kalitatea eta gizatasuna nabarmendu dituzte guztiaren gainetik.

Sinopsia

Bost euskal presoren erretratuak, bost zinegileren eskutik. Atxilotua izateko falta zaizkion egunak zenbatzen dituen neska gaztea. 17 urteren buruan, Euskal Herrira itzultzen den gizona. Preso den alabarekin izandako telefono elkarrizketa guztiak kasetetan grabatzen dituen ama. Intelektual bat, zeldaren bakardadean bere burua topatu nahian. 20 urte beranduago, gaztetako lagun zaharrarekin harremana berreskuratzen duen ETAko buru ohia. Letra tipiz kontatutako bost istorio. Barrura begiratzeko bost leiho.

"Barrura begiratzeko leihoak" dokumentalaren aurrerakina

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun