Astelehenean abiatu zen irailaren 26ko greba orokorra deitu zuten ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, Hiru, CGT-LKN, CNT sindikatuek eta ehunetik gora eragile sozialek “Euskal Herria martxan” ekimena. Ostiralera bitartean, herri eta hiriburuetan mobilizazioak burutuko dituzte, lan duina eta eskubide sozialak bermatzea bilatuz. Aipatu egunean, Bilbon, 18:30ean, Jesusen Bihotzetik manifestazioa egingo dute. Egun berean, martxak egingo dira Donostian, 19:00etan, Boulebardetik abiatuta eta Gasteizen 19:00etan, Bilbo plazatik. Iruñeako protesta hilaren 28an izango da eta 19:00etan, autobus geltokian emango diote hasiera. Baina Uribe Kosta eta Erandiotik ere igaroko da “Euskal Herria martxan” ekimena. Bihar, osteguna, Altzagako metro geltokiko plazan jarri dute lehenengo geldialdia, 17:00etan. Ordubete beranduago, 18:00etan, Astrabuduako Josu Murueta plazan batuko dira. 19:00etan, berriz, Lamiakoko metro geltokiko plazan. Eta 19:30ean kontzentrazioa egingo dute
Lanbideren Areetako bulegoen aurrean. Argazkian, irailaren 26ko greba orokorreko mobilizazioa Areetan.