Sorturen prozesu eratzailearen lehenengo herri asanblada larunbatean egingo dute Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko aza. 28a, 13:31

Joan den larunbatean ziren egitekoak Sorturen prozesu eratzailearen lehenengo herri asanblada Algortan. Baina, "komunikazio arazoak direla eta", atzeratu egin behar izan zuten. Horrenbestez, larunbat honetarako, abenduak 1, jarri dute hitzordua goizeko 9:30ean, Aldai patronatuan. Dagoeneko lehenengo txostena, "Oinarri Ideologikoak eta Antolakuntza Eredua" deritzona, www.sortu.net web orrialdean deskargatuz ala Abian kultur elkartean eskatuz eskura daiteke. Lehenengo herri asanblada horretan alderdi politiko berriaren oinarri ideologikoez (I. eta II. atalak) arituko dira. Atal horri dagokion emendakinik izanez gero, idatziz kopia bi eraman beharko dira: bata, 9:30ean dinamizatzaileei emateko; bestea, egunean bertan amaiera plenarioan norberak aurkezteko. Argazkia: cc-by-sa Sortu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun