Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Abenduaren 3ko Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Uribe Kostako Mankomunitatea osatzen duten udalek. Sopelan bezala, besteak beste, Barrika, Berango, Gorliz eta Plentzian izango dira haur eta helduentzako saioak. Berritzaileena, agian, Barrikan egingo duten Euskal Mintzalekua. Larunbat honetan izango da, euskaraz egindako hizketaldi labur eta hitz jolasen bitartez, 18:30etik aurrera, Nagusien Etxean. Ekintza adin eta euskara maila guztiei zuzendurik dago. "Helburua euskararen erabilera sustatzea da, euskaldunak eta euskara ikasten ari direnak elkartuz giro lasai eta atsegin batean", udal iturriek zehaztu dutenez. Parte-hartzaileak 4-5 pertsona inguruko taldeak osatuko dituzte eta euskaraz mintzatuko dute 5 minutuko 4 edo 5 saioetan. Saio bakoitza gai ezberdin bati buruzkoa izango da, modu honetan hizkuntza praktikatu eta iritziak elkartrukatuko dituzte. Behin hizketaldi laburrak amaituta, hitz jolas eta "Apalabrados" izeneko aplikazioa euskaraz, hau da, jokoari hasiera emango diote. Ekintzan parte hartzeko Udal Kultur Gunean aurretik izena ematea beharrezkoa da. Argazkian, besteak beste, Maite Arrese ipuin-kontalaria izango da Gorlizen / cc-by Leioako Udal Liburutegia.
Hona hemen Barrika, Berango, Gorliz eta Plentziako egitarauak:
Barrika:
Abenduak 1, larunbata
18:30 Euskal Mintzalekua, Nagusien Etxean.
Abenduak 2, igandea
18:00 Oliver Magoaren magia ikuskizuna, Ander Deuna kultur aretoan (Goierri). Haur zein nagusiei zuzenduriko ekintza da.
Berango:
Abenduak 1, larunbata
19:00 “S@REbegian” antzezlana, Berango Antzokian, Uribe Kostako Mankomunitateko Drogamenpekotasunei aurre hartzeko Zerbitzuarekin lankidetzan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.