Abenduaren 3ko Euskararen Nazioarteko Eguna antolatzeko ekitaldiak antolatu dituzte
Erandioko Udalak eta tokiko eragile ugarik. Horrenbestez, ostiral honetan, azaroak 30, Erandio Landan izango dira jarduerak: 18:00etan, txistulariak eta umeentzako herri kirolak izango dira; 18:30ean, talo tailerra; 19:30ean, dantzak eta bertso-papera; 20:30ean, bertso-triki-jira; eta azkenik, 21:30ean, bertso afaria Dandaka jatetxean, Ibon Ajuria eta Iñigo Mantzizidor "Mantxi" bertsolarien partaidetzarekin. Aipatu tabernan bertan, Goikolanda ikastetxean edo
berbots[abildua]gmail.com helbide elektronikoaren bitartez izena eman daiteke afarirako. Larunbatean, berriz, Astrabuduan izango dira ospakizunak: 12:00etatik aurrera, trikiak, txistulariak eta kilikiak izango dira kaleetan barrera; 13:30ean, pintxopotea Josu Murueta plazan, umeentzako tailerrak, bertsopapera eta dantza modernoa. Amaitzeko, 18:00etan hasita, Matxinada taldeak girotuko du erromeria. Altzagari dagokionez, larunbatean hasiko dira Euskara Egunerako berotzen, kanta-bermutaren bitartez, 13:00etan La Plaza tabernatik abiatuta. Argazkian, lagun ugari Berbots Erandion Euskaraz! taldeak antolatutako bertsojira batean, artxiboko irudian.