San Andres eguna ospatuko dute bihar Sopelan eta Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko aza. 29a, 12:40

Ohiturari eutsiz, bihar, azaroak 30, San Andres erromeria tradizionala ospatuko dute Sopelako izen bereko baselizan. 11:00etan Barinatxe txistulari taldeko lagunek kalejira hasiko dute herriaren erdigunetik tenpluraino. Bertan, meza egingo dute 12:00etan, eta horren ostean, ohorezko aurreskua, hamaiketako herrikoia eta erromeria izango dira. Sopelako Udalak doako autobus zerbitzua antolatu du baselizaraino, eta lehen aldiz, herriko lau gune ezberdinetan geltokiak izango dira, herriko auzo ezberdinetan bizi diren lagunek erromeriara joateko erraztasunak izan ditzaten. Geltokiak ondokoak izango dira: Urbaso tabernaren aurrean, San Pedro eliza aurrean, Larrabasterrako Urgitxieta kalea (Zutarri tabernaren aurrean) eta baseliza. Joateko (11:00etan eta 11:30ean) eta bueltatzeko (13:30ean eta 14:00etan) bidaiak egongo dira. Baina, Sopelan ez ezik, Barrikako Goierri auzoan ere ospatzen dute San Andres eguna. Horrenbestez, 11:00etan meza egingo dute baselizan. Ondoren, 11:45ean, Aita Gotzon abesbatzak emanaldia eskainiko du. Horren ostean, 12:15ean, Fredi Paya eta Jone Uria bertsolariak arituko dira, eta bukatzeko, luncha izango da Ander Deuna kultur aretoan. Argazkian, Sopelan San Andres eguna ospatzen / © Sopelako Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun