Ostiral honetarako, azaroak 30, "terrorismoaren biktimak" omentzeko erakunde-ekitaldia antolatu du
Getxoko Udalak. Hitzordua 12:30ean izango da San Inazio plazan lekututako eskulturaren ondoan. Besteak beste, Anton Damborenea Bizkaiko PPko presidentearen eta Nerea Llanos Bizkaiko PPko idazkari nagusiaren parte-hartzea konfirmatu dute Alderdi Popularreko iturriek. Bestalde,
Bilduk ez zuen iazko ekitaldian parte hartu, "biolentzia ezberdinek eragindako giza sufrimendu osoari erreparatuko ez zaiolako". Gainera, beste alderdiei aurpegiratu zienez, "aipatu adierazpena Bildu Getxoko Udalbatzaren parte ez zenean —aurreko agintaldian— onartu zen eta ez du ordezkatzen gaur egungo Osoko Bilkuraren ahotsa". Koalizio soberanista eta independentistak adierazi zuenez, "Bildun argi daukagu ezinbestekoa dela indarkeria mota guztiek eragindako biktima guztiak aintzat hartzea. Horregatik, gure gain hartzen dugu Gernikako eta Aieteko adierazpenetan jasotako kezka eta erantzukizuna". Aurten zer egingo duen ez du oraindik argitu. Argazkian, EAJ, PP eta PSE-EEren udal ordezkari gehienak
minutu bateko isilunea egiten iaz San Inazio plazan.