Honako hauek izan dira lehiaketako irabazleak:
• Gizarte eta lege zientzien arloa
Lehenengo saria, 1.800 eurokoa, EHUko oratoria taldea osatzen duten Leire Caballero, Ion Baratas, Juan Sandin, Jesus Angel Ibarreche eta Josue Tonellirentzat, G9 Unibertsitateko IV. Eztabaida Liga irabazi izanagatik. Lehiaketa Oviedon ospatu zen joan zen otsailean eta estatuko espainoleko zazpi unibertsitateko hainbat eztabaida talde bildu ziren bertan hiru egunez norgehiagokan parte hartzeko.
Bigarren saria, 900 eurokoa, EHUko emakumezkoen saskibaloi taldearentzat, joan zen denboraldian lortutakoagatik: unibertsitate kirolean Espainiako txapeldunak, 4. postua unibertsitateen arteko Europako Txapelketan eta emakumezkoen saskibaloiko Estatu mailako gorengo mailarako igoera (Emakumezkoen Liga).
Hirugarren saria, 500 eurokoa, Arabako Campuseko saskibaloi taldearentzat (EBA mailan aritzen da, Espainiako ligako saskibaloi amateurrean), unibertsitatearen helburuekin bat datozen baloreak erakutsi izanagatik, hala nola talde-lana, helburu bat lortzeko borroka egin eta zoritxarren aurrean ez gainbeheratu.
• Zientzien arloa
Lehenengo saria, 1.800 eurokoa, Ricardo Grande y Josue Tonellirentzat, "Pikasle" aldizkari digitala sortu izanagatik. Matematiken dibulgaziorako aldizkaria da, jende orori zuzendutakoa. Hilean birritan argitaratzen da, gazteleraz eta euskaraz.
• Osasun zientzien arloa
Lehenengo saria, 1.800 eurokoa, Medikuntza eta Odontologia Fakultateko ikaslea dan Mikel Joseba Urrutikoetxearentzat, Android sistemarako erabilgarria den Farmacopea aplikazioa sortu izanagatik. Bai ikasleentzako zein medikuentzako baliagarria izan daiteke aplikazio hau, eguneroko lanean erabiltzen diren 400 medikamentu baino gehiagorekin entziklopedia azkar bat eskaintzen baitu. 2012ko urrian sortu zen Farmacopea aplikazioa eta eragin garrantzitsua izan du, egunero 250 deskarga baino gehiagoko tendentzia mantentzen baitu.
Bigarren saria, 900 euroko, San Mames zelaian aurreikus daitezkeen arriskuen arretarako unitatea osatu duen ikasle taldearentzat, ekimen solidario eta oso positibo bat burutu izanagatik eta jardunaldiz jardunaldi Athletic taldea animatzera doazen pertsonentzako erreferente bihurtu izanagatik.
Hirugarren saria, 500 eurokoa, EHUko Medikuntzako Ikasleen Trukerako Euskadiko Elkarteko kideentzat, Basurtuko Ospitalean burutu duten “Hartz txikien ospitalea” izeneko ekimenagatik. Proiektu hau 5 eta 6 urte bitarteko haurrei zuzenduta egon da. Helburua, haurrek medikuarengana joateari dioten beldurra kentzea da. Horretarako, rol joko baten bitartez, haurrak medikuaren tokian jartzen dira eta beraien pelutxezko hartzak “osatzen” dituzte.
• Ingeniaritzaren eta arkitekturaren arloa
Lehenengo saria, 1.800 eurokoa, Clara Ibañez, Ibone Arejolaliebar, Unai Gardoki, Asier Otxoa, Nuria Pérez eta Ana Almandozentzat, Sentitu+Pentsatu+Ekin 4.0 lehiaketara aurkeztu dituzten proiektuen kalitateagatik. Lehiaketa horretan Gipuzkoako beste unibertsitate batzuetako ikasleekin lehiatu dira. Kategoria guztietako lehen postuak irabazi dituzte, eta baita hainbat bigarren postu ere.
Bigarren saria, 900 eurokoa, Informatika Fakultateko ikaslea den María Teresa Ruizentzat, bere karrera-amaierako lanagatik. 3Dko mapak kontsultatzeko smartphone-etarako aplikazioa da, batez ere mendizaleentzat pentsatutakoa, mendian lainoa sartuz gero bidea aurkitzeko gai izan daitezen telefonoaren pantailari begiratuta.
Hirugarren saria, 500 eurokoa, Ekihouse Proiektua osatu duen ikasle taldearentzat. Donostiako Arkitektura G.E.T. eta Bilboko Ingeniaritza G.E.T. ikastegietako 50 ikasle baino gehiagok parte hartu duten proiektu honek diziplina aniztasuna, talde-lana, ingurumen erantzukizuna edota kultura- artekotasuna bezalako baloreak ordezkatzen ditu.
• Arteen eta giza zientzien arloa
Lehenengo saria, 1.800 eurokoa, Claudia Balboarentzat, Piurako (Peru) eskualdeetako nekazaritza eremuetako eta mendilerroetako ikastetxeetan burutu duen arte plastikoen didaktikari buruzko proiektuagatik.
Bigarren saria, 900 eurokoa, Maria Matesanzentzat, Novia Salcedo Fundazioaren nazioarteko sariaren irabazleek jaso duten eskultura sortu izanagatik.