Fredi Payak egindako aurkezpena
Bagatoz Gibelurdinek!! Gure 22 kantako disko-liburuagaz!! Egun on deiskula Anbotoko damak!
Gibelurdinek proiektu autogestionatuak, "Sua" filmeko soinu banda egin ostean, 22 kantako disko-liburua aurkeztuko du Durangoko Azokako Ahotsenean, abenduaren 8an 12:30ean.
Lau kale musikari gara, ez lau katu, eta Azokako kultur gonbidatua den ijito herria bezain nomadak. Kale Dor Kayiko elkartearen esku utzi dugu Erromintxela kanta, euskal ijitoen negar eta irriak lau haizetara zabal ditzan.
Europako lau muturretako herri-musika jotzen dugu, Balkanetatik Finlandiara eta Okzitaniatik Irlandara, euskal musika herrikoiaren koloretik ulertuta. Mundu osoko dantzalekuetan musika berbera entzuten da, lekuan lekukoa entzutea zail bihurtzeraino. Geuk, gure nortasunaren eta aniztasun kulturalaren defentsan herri-musika aldarrikatzen dugu.
Naturak eskaini eta gure arbaso artisauek sortutako egurrezko musika tresnak jotzen ditugu: alboka, trikitixa, biolina, gitarra, euskal txirula, egurrezko bonbo artisaua….
Atzo, gaur eta biharko historia eta istorioak kontatzen ditugu: Asturiaseko meatzariak, Ziburuko itsasgizonen emazteak, Nazio Askapen borrokak, Hartzaren dantza, Galwayko Hiru koroadun erregea, Barakaldoko txikiteroak, sexu jolasak, Moskuko alardea... dira gure kanten mintzagai.
Perretxikozale gehienak udazkena iristeko irrikan izaten dira, otarra hartuta lurrak ematen duen fruitu preziatuenetako bat biltzera joateko. Udazken honetan, baina, musikazaleek, jaizaleek eta enparauek ere saskia bertoko eta munduko kale musikaz eta kulturaz asetzeko aukera izango dute, Russula virescens ez den Uribe Kostako