Berbaguneaz gain, 12:00etan, Leioako haurrak unibertsitate esparrura hurbilduko dira, dantza eta kanta tradizionalak erakustera, eta txalaparta ere egongo da Garai kafetegiaren ondoan.
Asteartean eta asteazkenean, berriz, Euskararen Eguna ospatzeko hitzaldi bana egongo da. Asteartean, hilak 4, 12:00etan, Garai kafetegian, Kepa Acero surfari algortarraren bideo hitzaldia egongo da; eta asteazkenean, Garain eta 12:00etan ere, Eneko Etxebarrietak eta Miyuki Okabek, tandem bizikletaz munduko bira egiten ari direnek, beraien esperientzia kontatuko dute.