Getxoko Udalak tenperatura baxuek eragindako meteorologia-egoera larriak prebenitzeko asmoz, arreta protokoloa egin du egin beharrekoa zehazteko. Protokoloa bihartik, larunbata, 2013ko apirilaren 12ra arte egongo da indarrean eta Getxoko kaleetan lo egiten duten pertsonei egongo da zuzenduta. Protokoloak jokatu beharreko eguraldi-egoerak zehazten ditu, hau da, Eusko Jaurlaritzako Meteorologia eta Larrialdietako Arreta Zuzendaritzaren abisuak eta alerta egoerak daudenean. Gainera, hartu beharreko neurriak ere zehazten ditu aipatutako egoeratan jokatu beharko duten sail desberdinen arteko koordinazioa ere ezartzen du, neguko meteorologia txarrak kalean lo egiten duten pertsonengan eragin ditzakeen ondorio kaltegarriak ekidite aldera. “Helburua meteorologia-egoera bereziki zaila denean kalean lo egiten duten pertsonen bizi baldintzak, hau da, hain gogorrak diren bizi-baldintzak hobetzea”, azaldu du Elena Coria Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak. Argazkian, gizon bat kalean lo egiten, artxiboko irudian / cc-by-sa
Julio Cesar Cerletti Garcia.