"Sizygia" hirugarren diskoa kaleratu du Celsius taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko abe. 1a, 01:22

Celsius rock boskote getxoztarrak "Sizygia" izeneko hirugarren diskoa aurkeztu zuen pasa den asteazkenean. Taldekideen ustez, lan hori orain arte egin duten onena da,"Alas" eta "Viento a favor" aurreko diskoak aise gainditzen dituela, zortzi urteko eskarmentuak zein Genetic Corp eta HiruBeltz taldeetan egindako ibilbideak lagunduta. Uribe Kostako hard rockeroek elektrizitatez betetako doinu indartsua duten hamar kanta bildu dituzte. Ohi bezala, gai zabalak jorratu dituzte, sentimenduak, traizionatutako maitasunak, hasiera berriak edo musika bera ardatz hartuta. Diskoaren izenak lurra, ilargia eta eguzkiaren lerrokatzeari egiten dio erreferentzia eta hainbat kantek ingurumari horretan murgiltzen dira, "Plenilunio" edo "Eclipse" abesti instrumentala bezala. Lana Jagoba Ormaetxea musikari gazte bizkaitarrak ekoiztu du eta dagoeneko Interneten entzun eta jaitsi daiteke, lizentzia irekian, gainera. Argazkian, Celsius.

Diskoaren aurrerakin-bideoa (© Celsius)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun