Clara Sanchez hautatu dute Leioako Erizaintzako Unibertsitate Eskolako zuzendari berri

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko abe. 3a, 15:13

Clara Sanchez izendatu dute EHUko Leioako Erizaintzako Unibertsitate Eskolako zuzendari, 2008ko maiatzetik kargu horretan izan den Maite Feito ordezkatuz. Ikastegiko zuzendaritza talde berria osatzen dute Paloma San Cristobal idazkari akademikoak, Itziar Estallela Akademia Antolakuntzako zuzendariordeak, eta Marta Arrue Kalitate eta Irakaskuntzaren berrikuntzarako zuzendariordeak. Ikerkuntza bultzatzea eta "EHUk sustatzen dituen kalitate eta bikaintasun arauak eustea" dira, besteak beste, zuzendaritzaren talde berriaren helburuak. Era berean, Clara Sanchezek uste du inportante dela “erizaintzako unibertsitate komunitatearen eta aurreko zuzendaritza taldearen lankidetza izatea”. Argazkian, ezkerretik eskumara, Paloma San Cristobal, Marta Arrue, Clara Sanchez eta Itziar Estalella / © EHU.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun