Alangoeta argiztatuko dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko abe. 3a, 15:36

Algortako Alangoetako bidean hiri-argiteriaren zerbitzua emateko helburuz, Getxoko Udalak argi-puntu berriak ipiniko ditu Makaletako etorbidearekin bideak bat egiten duen tartean. Halaber, Algortako Iparbide kaleko 8.aren parean lekututako kaxa elektrikoak tokiz aldatuko dituzte, egun dauden lekutik kentzeko. Aipatu lan guztiak amaitzeko epea bi hilabetekoa dela zabaldu du gaur goizean Getxo Udalak, eta hartara, tokiko erakundeak barkamena eskatu du behar horiek eragin ditzaketen eragozpenengatik. Argazkian, iazko otsailean jarri zuten argiztapen berria Algortako herrigunean, Torrene eta Zabala kaleetan zein Telletxe plazan / © Getxoko Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun