BapiGabonetan izena emango ahal izango dute bihartik aurrera bazkide ez direnek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko abe. 3a, 15:43

Bapiruke egitasmoaren barruan, 5 eta 12 urte bitarteko umeentzako egonaldi irekiak antolatuko ditu berriro ere Getxo udalerriko Bizarra Lepoan euskara elkarteak. Gabonetako oporrak direla aprobetxatuz, umeek aukera izango dute beste ume batzuekin batera euskaraz ondo pasatzeko. Zabala eta Romo eskoletan izango dira jarduerak, abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra. Goizeko 9etatik eguerdiko 13:30ak arte egongo dira jolasak eta tailerrak; eta abenduaren 27an eta urtarrilaren 3an irteerak egingo dituzte, 17:00ak arte. Bazkideek izena eman ahal izango dute jada, eta bazkide ez direnek epea bihartik, asteartetik, ostegunera izango dute. Argazkian, Bapirukeko umeak magia saio batean adi-adi.

Bazkide ez diren lagunentzat 55 euroko prezioaa izango dituzte BapiGabonak eta Getxo udalerrian gutxieneko errenta jasotzen dutenentzat, ordea, 10 eurokoa (azken horiek Bizkaiko Foru Aldundiko ziurtagiria eta DNIaren fotokopia aurkeztu behar dute). Izena emateko ordutegiari dagokionez, astearte eta asteazkenean 10:00etatik 13:30ak arte; eta astearte eta ostegunetan 17:00etatik 18:30ak arte izango da. Izen emate orria hemendik jaitsi daiteke (2 orri dira eta aitak, amak edo tutore legalak sinatu behar ditu).
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun