Etxebizitza arloko neurriak
1. Unibertsitate-egoitza eta pisuen kudeaketa propioko sarea sortzea gaur egungo ostatu-eskaintza handitu ahal izateko, eta egoitza hitzartuen prezioak egokitzea eskaintzen diren zerbitzuen arabera.
2. Arlo horretan kontzeptu aldaketaren alde egiten dugu, ikasleek prezio murriztuko ostatuen eskaintza izan dezaten, baina ikasleek gizarte-lana egiteko konpromisoa hartuta.
Garraio arloko neurriak
3. Gaur egun campus arteko garraioarekin dagoen arazoari aurre egitea, erakunde eskudunekin batera.
4. EHUk campus arteko garraioa kudeatzen duten enpresen barne-sarbidea arau dezala.
5. Ikasle izateagatik diskriminaziorik egiten ez duen aparkalekuen araudia eskatzen dugu, garraio publikoko alternatiba errealik ez dutenei lehentasuna emango diena.
6. Autoa konpartitzeko programak bultzatzea.
7. Leioaren eremuko berariazko mugikortasun arazoari aurre egitea, eta ikasleentzako aparkaleku esklusiboa ezartzea multzoa arautu arte.
8. Hiri barneko eta hiri arteko garraioa hobetzea Ibaetako Campuserako sarbidean.
Kalitate arloko neurriak
9. Eskola-asteen kopurua murriztea eta tutoretza-programak indartzea, arreta pertsonalizatuagoa izan dadin.
10. Ikasgeletan masifikaziorik egon ez dadila bermatzea, eta hala gaur egungo araudia betetzea.
11. Ebaluazio-ereduen definizio argia ematea, ikasketa beste jarduera batzuekin bateratu ahal izateko.
12. Denbora partzialeko ikaslearen definizioa ez aldatzeko konpromiso esplizitua.
13. Betebeharrak sistematikoki hausten dituzten irakasleei zehapenak ezartzea.
14. Irakasgaietako bakoitzaren kalitate-txostenak argitaratzea, irakasleen artean lan ona eta lan txarra egiten dutenak ikusteko.