Iaz ere eskaini zuen aipatutako zerbitzu berezia Kukupraka ludotekak, hiru opor garaietan, guztira 63 egunetan, eta horietan 1.230 aldiz erabili zuten.
Ludotekak gainontzeko egunotan bere ohiko programa adinaren araberako hiru txandetan eskaintzen du. 2012-2013ko ikasturtean 95 bazkide daude eta 2007-2008an zabaldu zenetik, guztira, 521 bazkide izan ditu.
Urteko azken hiruhilabetekoari amaiera emateko, ludotekak abenduak 21, 17:30etik aurrera, jai bat egingo du, hilabeteen azken ostiraletan bezala, 5 eta 9 urte bitarteko haurrei zuzenduta. Jaian, besteak beste puzgarriez, musikaz, zozketaz eta abarrez gozatu ahal izango dute.