Iñaki Goirizelaia EHUko egungo errektoreak eta biharko hauteskundeetara aurkeztu den hautagai bakarrak ez du argitu unibertsitateak langileei Gabonetako ordainsaria ordainduko dien ala ez. Gaiaren harira, soilik esan du EHUk ordainsari “osoa” ordainduko diela langileei abenduan. Goirizelaiak joan zen ostiralean egindako Klaustroko ez ohiko osoko bilkuran aurkeztu zuen datozen lau urteetarako bere programa. Horretan, Gabonetako ordainsariaren harira sortu den zalapartaz hitz egin zuen, eta langileek abenduko ordainsari “osoa” jasoko dutela azpimarratu zuen. Hala ere, ez zuen azaldu hori lortzeko zer egingo duen. Hain zuzen ere, azalpen falta horregatik bere kezka agertu zuen EHUko langileen artean ordezkarien gehiengoa duen LAB sindikatuak. Horri jarraiki, zehaztasunak emateko, langileen ordezkariekin batzarra egitea eskatu dio sindikatu abertzaleak EHUko errektoreari. ELAk batetik; STEE-EILASek bestetik; eta UGT, CCOO eta CSIF sindikatuek batera; kontzentrazioa egin zuten Abandoibarrako paraninfoaren kanpoaldean, Klaustroaren bilkura hasi aurretik. Argazkian, EHUko errektoregaiak "murrizketak egingo dituela" salatu zuen ELAk orain bi ostiral.