Carlos Lópezek eta Eskubeltz Eskaut Taldeak jaso zituzten atzo arratsaldean, hurrenez hurren, urteko pertsona eta elkarte boluntarioaren sariak, hurrenez hurren,
Sarekide entitate boluntarioen elkarteak emanda, Algortako Fadura kiroldegian egin zen ekitaldian. López Argia fundazioarekin elkarlanean ari da duela 9 urtetik hona; besteak beste, buru gaixotasun larria duten pertsonentzako lanbide jardueretan, abesbatzaren zuzendaritzan, klaseak ematen, liburutegi bat martxan jartzen eta futbito taldearekin joaten, entrenatzaile eta jokalari moduan. Gainera, Amiarte eta Elizbarrutiko Misioko boluntarioa ere da. Bestalde, Eskubeltz Eskaut Taldeak 1991tik hona 8 eta 18 urte bitarteko gazteekin aritu da lanean, astialdiaren esparruan; besteak beste, "gizartearekiko pertsona konprometituak hezteko eta era integralean hezkuntza emateko helburuekin". Une honetan, 14 pertsona boluntario ditu elkarteak. Argazkian, udal agintariak eta sarituak atzoko ekitaldian / ©
Getxoko Udala.