Landaren hitzetan, "berritasuna giltzarri duen dinamizatze ekonomikoaren aldeko apustua da". “Guretzat oso garrantzitsua da uztartzea profil soziala, alegia, lana topatzeko bereziki zailtasunak dituzten pertsonak laneratzea eta etorkizuna duen jarduera ekonomikoaren aldeko apustua egitea, kasuak kasu, mugikortasun iraunkorraren, eta kasu honetan, bizikletaren alorraren aldekoa”, adierazi zuenez.
CEDEMOSek eskainitako datuen arabera, hamar urteetan ehun @park@ ipintzeak (urteko hamar), gasak botatzean 1.371,39 tona CO2 murriztea ekarriko luke, hamarkada batean 21,94 hektareako baso berri baten eraginaren baliokidea, hain zuzen. Hirietan auto-pilaketa gutxiago eta zarata gutxiago sortzeaz gainera. "Gogoratu Getxo aitzindari izan dela Getxo-Bizi ezartzerakoan –Bizkaiko lehen bizikleta zerbitzu publikoa– eta Leioarekin batera bizikleta publikoaren bi zerbitzu independente bateragarri egiterakoan; Espainia osoan kasu bakarra", aipatu zuten udal arduradunek.
@park@ sistema
José Gómez Emaúseko zuzendari kudeatzaileak, bere aldetik, azpimarratu zuen @park@ sistemak bere patentea duela eta bizikleten aparkaleku segurua dela. “@park@ sistema, hiri barruan bizikletaz dabiltzan pertsonen beharrak asetzeko zein hirietan garraiobide legez bizikletaren erabilera sozializatzeko diseinatu dugu, ingurumenaren onerakoak ahaztu gabe”, aipatu zuen. Horrez gainera, “bizikletak aparkatzeko eta erabiltzeko Europako lehen sistema unibertsala da, bizikleta publikoa alokatu eta erabiltzearekin batera norberaren bizikleta aparkatzea ahalbidetzen duelako, eta bizikleta publikoaren zerbitzuko sistema guztiekin bateragarria delako”.
Gómezek sistema berriaren ezaugarri bereziak labur bildu zituen:
• Aparkaleku indibiduala kaskoa eta norberaren gauzak gordetzeko konpartimentuarekin.
• Segurua da, sendoa –eta ahal den neurrian- lapurretaren eta bandalismoaren kontra babestua.
• Ainguraketa bakarrik atean dago eta hura ezin da eskuz behartu.
• Uztartuta: bizikleta publikoaren azken belaunaldiko sistemei elkartutako zerbitzu guztiekin.
• Loturazko eta segurtasunezko (BARIK Txartela) aukera teknologiko desberdinei irekia.
• Bizikleta elektrikoak kargatzeko aukerarekin.
• Erreza, praktikoa eta malgua.
• Bizikletari eustekoa guztiz erreza eta ezin eraginkorragoa da eta ez darama ainguraketarik.
• Praktikoa da: zenbait erabiltzailek aldi batera erabili dezakete, egungo bizikleta publikoaren sistemetan ez bezala, itxaron beharrik eta jende-ilararik gabe.
• Malgua da: zuloetan sortutako plazak bizikleta, triziklo, ume-aulki, eta abarren formatu berezietara egokitu daitezke.
• Bizikleta publikoaren sistema desberdinekin bateragarria da, ez da bizikletetan aldaketarik egin behar.
• Optimizatua: auto aparkaleku bakoitzeko 11 bizikleta sartzen dira.