“Garrantzitsua da herritarrek diru-laguntzen erabilera ezagutu ahal izatea” azaldu du Kepa Miñambres Llona Lankidetzako zinegotziak. “Krisi finantziero globalagatik gure herritar asko eta asko pairatzen ari diren une zailen jakinaren gainean gaude. Errealitate hori hurbiletik ondo ezagutzen duen erakundea izanda, gure esfortzua mundu hobeagoa lortzera bideratzen dugu, hau da, gure aukerak eta baliabideak errealitate berrira egokitzen saiatzen gara, baina Iparraldeko herrialdeetako erakundeok txirotutako herrialdeen kapazitateak areagotze aldera kolaboratzeko dugun beharra ahaztu gabe”, gaineratu du.
Beste jarduera batzuk
Lankidetzako Topaketen barruan, ostiralean, abenduak 7, 21:00etan, “Wilaya” dokumentalaren proiekzioa izango da Areetako Andres Isasi Musika Eskolan; eta larunbatean, abenduak 8, “Mayan Renaissance” dokumentalarena. Azkenik, astelehenean, hilak 10, “Sahara eta giza eskubideak” solasaldia izango da Algortako Villamonteko kultur etxean, 19:30etik aurrera. Aurtengo edizioan Lankidetzako Topaketek Getxoko Udalak Bidezko Merkataritzaren Hiriaren ziurtagiria lortu berri izana ospatuko dute, karparen kanpoaldean jarriko duten hori gogoratzen duen panel baten bitartez, hain zuzen ere, herritarrak mota horretako produktuak erostera animatuz.