"Hezi eta hazi" goiburupean, erretzeari uzteko ikastaroa antolatu du Getxoko Udalak, tabakoa utzi nahi duten 14 eta 22 urte arteko gazteei zuzenduta. Algortako Gauegun gaztelekuan egingo dute 2013ko urtarrilean, banakako saio batekin hasita eta ondoren taldeko lau saiotan, urtarrilaren 21ean eta 28an, eta otsailaren 4an eta 11n. Ordutegia 18:00etatik 19:30era izango da. Izena abenduaren 31 baino lehen eman beharko dute interesatuek, etorkintza.ncrespo[abildua]getxo.net-en helbide elektronikoaren bitartez, Tuenti sare sozialean (Utzi erretzeari) edo 944 660 151 telefono zenbakira (Nereagatik galdetu) deituz. Argazkia: cc-by jmendicute.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!