ALBE Gala izango da igandean, bertso urtea amaitzeko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko abe. 5a, 11:33

Igande honetan, hilak 9, urteroko gala egingo du Algortako Bertsolari Eskolak (ALBE). Bertso urtea agurtzea helburu duen ikuskizunean, besteak beste, luncha, argazki-emanaldia, antzerkia eta Ahobi sarien banaketa izango dira. Aurtengo galarako, bertso-trama ere prestatu dute eskolakoek. Horrenbestez, ALBEko Xabi Paya eta Jone Uria algortarrak, Andoni Egaña zarauztarrak eta Jon Maia zumaiarrak abestuko dute, Josu Goikoetxea gai-jartzailearen aginduetara. Ekitaldia 18:00etan izango da, Algortako Fadura kiroldegiko areto nagusian. Argazkian, besteak beste, Jon Maia bertsolariak parte hartuko du igandeko galan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun