Bigarren Eskuko Azoka ezango da larunbat honetan, abenduak 8, Berangoko frontoian. Nahi duten pertsonek beraien artikuluak publikoari saltzea da ekimenaren helburua, modu honetan erabiltzen ez dituzten gauzen salmentarekin aparteko diru-sarrerak lortuz. “Krisialdiarekin gure erosteko ohitura batzuk aldatu dira. Ekimen honetan parte hartzera animatzen direnek aparteko dirua lortzea prezio onean erosten interesaturik dauden beste pertsona batzuei haien produktuak salduz bilatzen dugu”, azaldu du Izaskun Zubiaur Kultura zinegotziak. Derrigorrezkoa da salduko diren gauza guztiak erabilita egotea eta ez da baimenduko janari, edari ala animalien salmenta, udal iturriek zehaztu dutenez. Pertsona bakoitza bere produktuen garraio, muntaia eta bilketaz arduratuko da eta frontoian bete duen tokia garbi utziko du azoka amaitu ondoren. Bigarren Eskuko Azoka 11:00etatik 14:30era eta 16:30etik 18:30era zabalik egongo da. Argazkian, bigarren eskuko liburuen azoka eskualdean, artxiboko irudian.