Abenduaren 15ean, larunbatarekin, jokatuko da
Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala, Miribillako Bilbao Arena aretoan, 17:30etik aurrera. Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue, Igor Elortza, Iratxe Ibarra, Miren Amuriza, Onintza Enbeita, eta Fredi Paya Ruiz eta Jone Uria Albizuri algortarrak arituko dira lehian. Ohiturari jarraituz,
Berbots Erandion Euskaraz! elkarteak bi sarrera zozketatuko ditu, sailkatu diren zortzi bertsolarien izenak begiratuta kiniela osatzen dutenen artean, haietako bakoitzak zer postu eskuratuko duen esanez. Zozketa asteartean, hilak 11, izango da. Parte hartu nahi duten guztiek mezua idatzi beharko dute,
berbots[abildua]gmail.com e-posta helbidera. Gainera, asmatzaileek beste sorpresaren bat izango dute abenduaren 28rako Erandion antolatutako bertso jiran. Aurten, Jon Maia eta Beñat Gaztelumendi bertsolariek eta Oxabi musika taldeak parte hartuko dute. Argazkian, Berbotsek egindako bertso-jira, artxiboko irudian.