Emaitzak taldeka
Unibertsitateko taldeei erreparatuta, Goirizelaiak babes zabala lortu du hirutan: irakasle doktore iraunkorren taldean (boto haztatuen %32,98, 941 boto alde, 664 zuri); gainerako irakasle eta ikertzaileen artean (%1,45, aldeko 412 boto eta 182 zuri); eta ikasleen artean (%13,14, 884 boto alde eta 601 zuri). Irakasle ez doktore iraunkorren taldean emaitzak oso berdintsuak izan dira (boto haztatuaren %3,70, 117 boto alde eta 120 zuri). Soilik administrazio eta zerbitzuetako pertsonalaren babesa txikiagoa da (boto haztatuaren %4,03, aldeko 441 boto, 880 zuri).
Parte hartze altua
Nabarmentzekoa da talde guztien parte hartze altua, ikasleenean izan ezik. Hortaz, irakasle doktore iraunkorren parte hartzea %74,10 izan da; AZPrena %71,07; irakasle iraunkor ez doktoreena %50,20 eta gainerako irakasle eta ikertzaileena, %21,84. Ikasleen parte hartzea %3,57ra jaitsi da.
Hauteskundeen emaitzak %100 zenbatuta (pdf)
Iñaki Goirizelaia