Diru-laguntzak A, B eta D ereduak dituzten ikastetxe publikoek nahiz pribatuek jasotzen dituzte. Oraingoan, diru-kopurua 25 entitate eta ikastetxeren artean banatuko da, 150 bat jarduera aurrera eramateko. Kopuru hori urtez urte areagotzen ari da, esate-baterako, aurrekoan 129 burutu baitziren. Halere, banatuko den diru kopurua ez da hazi.
Udalak jardueretan euskararen erabileraren jarraipena egiten du urtero, ematen dituen diru-laguntzek aurkeztutako helburua betetzen ote duten eta euskaraz egiten ote diren ikusteko. Pasa den urtean 30 jardueren jarraipena egin zen eta emaitza nagusia jarduera guztiak euskaraz egiten zirela izan zen, nahiz eta emaitzek zer hobetu badagoela erakutsi ere. Horrela umeen artean, 10etik 4 dira euskara hutsez ari direnak edo euskara gehiago erabiltzen dutenak, 10etik 1ek ele bietara maila berean egiten du eta 5 dira gaztelera gehiago erabiltzen dutenak. "Beraz, emaitza hauek adierazten dute eskolak, eskola giroak lortzen duela Getxon euskararen aldeko giroa, euskararen erabilera bermatzen duen giroa, Getxo bezalako herri batean familiak edo kaleak oraindik bermatu ezin duena. Datuek esaten digute Lehen Hezkuntzan erabilerak gora egiten duela. Horregatik segituko dugu horrelako ekimenak bultzatzen" adierazi du Koldo Iturbe Euskara zinegotziak.