Batu beharra daukagu Euskal Herrian Espainiari planto egiteko, intsumisioa bultzatuz dagokiguna borrokatzeko. Aitzakia ederra daukagu Katalan eta Galiziarrekin elkarlanean aritzeko. Mugitzeko beharra daukagu. Baina harago joan behar gara. Orain protesta egin behar dugun arren, argi eduki behar dugu Espainiako konstituzioak española ezagutzera behartzen gaituela eta, euskara, galiziera edo katalana haren menpeko direla. Euskaldunok bigarren mailako eta menpeko izendatzen gaitu Espainiako konstituzio arrotzak gure herrian. Horregatik borrokatu behar dugu hizkuntza politika burujabearen alde, euskaraz bizitzeko gure herriak bere bidea egin behar duelako.
Beraz? Planto egiten badiogu? Heldu al da jarrera intsumisoak berreskuratzeko garaia? Ez ote da heldu gu españolizatzeari intsumisioa egiteko eta geurearen alde egiteko garaia?
Batu, mugitu, intsumisioa gauzatu!
Igone Lamarain EHEko kideak "Ereiaro" Berria.info-ren euskarari buruzko kanalean argitaratutako iritzi artikulua.
[©