Bizkaiko Medicus Mundi elkarteak "Nire gorputza, nire erabakia" bertso-paper lehiaketa abiatu du Sopelan. Aipatu ekimenak Euskal Herrian zein Hegoaldeko herrialdetan emakumeek gorputzaren eta sexualitatearen inguruan askatasunez erabakitzeko duten eskubidearekiko errespetua aldarrikatzea du helburu. Lehiaketa horretan Sopelan jaio, lan egin, ikasi edo bizi den pertsona orok parte hartu ahal izango du, partaide bakoitzak nahi adina bertso-sorta bidal dezakeela. Parte-hartzaileek gaur dute azken eguna bertsoak ondoko posta elektroniko helbidera bidaltzeko:
educa.bizkaia[abildua]medicusmundi.es. Lehiaketari bukaera emateko, abenduaren 14an gaueko 21:30etik aurrera Sopelako frontoian bertso-afaria eta sari banaketa egingo dituzte. Horretarako sarrerak salgai daude jada, frontoian bertan zein euskaltegian, 6 eurotan. Afaria ekologikoa izango da, tokian tokiko produktuekin, Uribe Kosta Agroasanbladaren eskutik; eta Itxaso Paya eta Peru Vidal bertsolariek abestuko dute. Algortako Bertsolari Eskola (ALBE), Gazte Asanblada Sopeloztarra eta Sopelako Udalaren laguntzaz antolatu du Bizkaiko Medicus Mundik. Argazkian, Nerea Ibarzabal Salegi bertsolaria Sopelan burututako
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako kanporaketan / cc-by-nc-nd Bizkaiko Bertsozale Elkartea - UKBERRI.NET.