Sahara eta giza-eskubideei buruzko hitzaldia izango da astelehenean Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko abe. 7a, 12:59

Sahara eta giza-eskubidei buruzko hitzaldia izango da astelehenean, abenduak 10, Algortako Villamonteko kultur aretoan. Udalak antolatuta, ekimena Getxotik Mundura-Mundutik Getxora topaketa solidarioen barruan sartzen da; hain zuzen ere, Nazioarteko Giza Eskubideen Eguna ospatzen denean. Solasaldia 19:30ean hasiko da eta hizlariak Luis Mangrané abokatua eta IAJUWS Mendebaldeko Sahararen aldeko Nazioarteko Juristen elkarteko kidea eta Hmed Hmad preso politiko ohia eta giza eskubideen aldeko saharar aktibista izango dira. Argazkian, aurreko batean gurera etorritako saharar umeetako batzuk.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun