Asturiasko sukaldaritzan murgilduko da datorren astean Leioako Ostalaritza Eskola

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko abe. 7a, 13:17

Abenduaren 12an eta 13an Sukaldaritza Asturiarrari buruzko Jardunaldiak izango dira Leioako Ostalaritza Eskolan, EHUren Bizkaiko campusean. Hitzordua 13:30ean jarri dute bi egunetan, bertoko Lukitxene jatetxean. Ikasle leioaztarrekin batera, dastatzeko menuak osatuko dituzte aipatu herrialdeko kalitate desberdinetako produktuekin Llanesko Ostalaritza Eskolako irakasleek. "Horrelako ekimenek bi eskolen arteko harremanak sustatzeko balio dute, gastronomia elkartrukea ahalbidetuz. Baita tokian tokiko produktuak bultzatzeko ere", adierazi dute Leioako Ostalaritza Eskolako arduradunek. Argazkia: © Leioako Ostalaritza Eskola.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun