Getxoko Udala 2003az geroztik lantzen ari den bakearen kultura zabaltzeko politikari jarraituz, abenduaren 15ean, larunbata, “Bizikidetzaren berradiskidetzea, pertsona eta gizarte mailan dagokiguna” ikastaroa izango da. Goizean egingo dute, 09:30etik 13:00etara, Algortako kultur etxean, Villamonten, eta Peio Sarasua
Baketik-eko kideak emango du. "Bost hamarkadaren ostean, bakearen zikloa zabaltzen da. Bizikidetza berradiskidetzea beste hura arerio bezala ikusteari uztea da, soilik auzokide arrunt bezala begiratzeko. Bakarrik soziala ez den edo bakarrik pertsonala ez den aldaketa dakar berekin, pertsonala eta soziala, soziala eta pertsonala da", azaldu dute udal iturriek. Pentsamolde aldaketa horretarako oinarriak sortzea du jomuga ikastaroak. Irekia izango da eta gai horrengan interesa edo ardura duen edozein pertsonarentzat eskuragarria. "Bizikidetzaren berradiskidetzea zer den eta praktikan zelan bultzatzen edo oztopatzen den teorikoki ulertzera lagunduko du bere edukiak", gaineratu dutenez. Ikastaroa hobetzen ikasteko pedagogian oinarritzen da. Izena emateko e-posta bidali beharko da, izen-abizenekin,
bakea[abildua]getxo.net helbidera. Argazkian, Baketik-ek egindako jardunaldi batzuk / cc-by-nc-sa
premine.hiru.