Txapelketa gastronomikoak ahuntzaren gauerdiko eztula ez direneko seinale garbia utzi dute Gorlizkoaren antolatzaileek. Izan ere, arauak zehatz-zehatzak dira. Lehiaketara aurkeztuko diren eltzeek bi kilogramo barraskilo izan beharko dituzte. Saltsa, jakina, egunean eta plazan bertan epaileek jarritako gunean egin beharko dute. Erregaia motak ere mugatu egin dituzte, egurra debekatu egin dutela. Butano botilak edo spray-ek hornitutako sukaldeak edo barbakoak izango dira aukeran. Bestelako tresnak libre utzi dituzte norberak bereak eroan beharko dituela. Azkenean, lehiakideek nahi beste lapiko egin ahal izango dituzte, baina bakarra aurkezteko eskubidea izango dute. Hori 13:30ak baino lehen izango da. Epaileek erabaki irmoa handik hiru ordu laurdenetara iragarriko dute.
Irabazleak txapela, lapikoa eta garaikurra eskuratuko ditu. Bigarrenak eta hirugarrenak, berbera, txapela izan ezik. Gainera, lehen hamar sailkatuek hainbat sari izango dute. Horrezaz gain, Gorlizko merkatarien elkarteak otarraintxoak dastatzeko aukera emango die Eliz plazatik igarotzen direnei.