Gaur goizean egin dute lasterketaren aurkezpen ofiziala. Álvaro González Kirol zinegotziak nabarmendu du oroi-lasterketa herriko kirol ekitaldirik "herrikoiena" dela, parte-hartzeari dagokionez. “Urteari agur esateko modurik onena da, osasuntsua eta atsegina. Tradiziozko ekitaldia da, bere ibilbidean Getxon kirola, eta batez ere atletismoa, indartzen lagundu duena, eta horregatik lasterketa horrenganako Udalaren erabateko konpromisoa berretsi nahi dut”, azaldu du udal ordezkariak. Udalaren laguntzaren adierazgarri bezala, aurten Álvaro González buru duen Getxo Kirolak udal erakundeak herriko kirol elkarte desberdinetako kirolari federatuak lasterketan parte hartzera gonbidatu ditu. Bere aldetik, Itxartu taldeko Ricardo Ansotegik azaldu duenez, aurtengo aurreikuspena 2.300 inskripzioetara iristea da, iazko 2.010ak gaindituz. “Urterik urtera, guztion ahaleginarekin eta instituzioen eta babesleen laguntzarekin, %10 edo 15 bat handitu nahi dugu inskripzioen kopurua”, esan du.
Sariak
Sarien atalari dagokionez, antolakuntzakoek, bai gizonezkoei zein emakumezkoei, 600 euroko ohiko lehen sari nagusia emango diete, lasterketako marka ontzeagatik aparteko 600 eurokoaz gainera. 300 euroko saria izango da EAEko lehenengo atletarentzat eta 200koa Getxoko lehenengoarentzat. Bestalde, testigantza-proban parte hartzen duten 18 urtez azpikoentzat dominak eta garaikurrak izango dira, elastiko teknikoa lasterketa nagusian parte hartzen dutenentzat eta Getxo Kirolek bertako bizilagunen artean zozketatuko dituen zazpi sariak.
Txikigune zerbitzua
Azpimarratu beharreko beste nobedade bat da, antolakuntzakoek aurten Txikigunearen zerbitzua egokitu dutela, gurasoek lasterketan parte hartzen duten bitartean umeak jolasteko gunea izan dezaten. Txikigunea 10:00etatik 13:00etara egongo da zabalik eta 5 euro balioko du sarrerak.