Gazte Asanblada Sopeloztarrak zabaldutako adierazpena:
Zer sentitu dozu frankismoa goraipatzen dauen jende multzo bat, zure nortasun eta eskubideak mespretxatuz zure herriko plazan agertuterakoan?
Hori bera sentitzen dugu guk gaur bezalako egun batean, abenduaren 6ean, iraintzen gaituen konstituzio espainiar bat, jai egun behartua dela gogoratzean.
Amorrazio berdina eragiten digu gure herriko udaletxe azpitik pasa, gora begiratu, eta Espainiako tribunalen mehatxupean, Espainiar bandera inposatu izan zaigula gogoratzen dugun bakoitzean.
Zer gara ba euskaldunok konstituzio horretan, mapan oraindik konkistatzeke dagoen puntu ilun bat baino?
Frankismo garaira itzultzea da espainiar gobernuak guretzat nahi duena, haien inposaketa disimulatuen bidez, inor ez azaldatzea, umilatuak sentitzen garela ez aldarrikatzea, eta horrela, euskaldunon bizimoduetan inposaketak ohitura bihurtzea. Eta horela, gutxinaka, gure nortasuna ezabatzea.
Hau da nahi duten herri euskalduna: existitzen ez dena.
Gazte Asanblada Sopeloztarra